August Strindberg

August Strindberg (Stockholm, 1849ko urtarrilaren 22a - ''ib.'', 1912ko maiatzaren 14a) suediar idazle eta margolaria izan zen.

Suediako antzerkigile goren horren obrak –autobiografikoa hein handi batean– bizitza konplikatu eta grinatsu bat erakusten du. 1867an Uppsalako unibertsitatean filologia eta medikuntza ikasten hasi zen eta aldi berean behin-behineko zenbait lanbidetan jardun zuen. ''Tjänstekvinnans son'' (1886, «Neskamearen semea») izenburuko obran bere haurtzaroa, gaztaroa eta bilakabide intelektuala deskribatu zituen.

Guztira, 70 drama inguru, dozenatik gora eleberri eta saiakera, narrazio labur zein poema anitz idatzi zituen. Lehen aldian naturalismoaren bidetik idatzi zuen, betiere bere subjetibismoa nabarmentzen zuela: ''Röda rummet'' (1879, «Gela gorria») eleberria; ''Giftas I-II'' (1884, «Ezkonduak I-II») narrazio laburrak eta, batez ere, antzerki obrak: ''Fadren'' (1882, «Aita»); ''Fröken Julie'' (1888, «Julia andereñoa»); ''Fordringsägare'' (1888, «Hartzekodunak»). Bestalde, ''Mäster Olof'' (1872, «Olof Maisua») antzerkiarekin hasitako genero historikoa berriro ukitu zuen beste zenbait obratan, hala nola ''Gustav Vasa'', ''Eric'' (biak 1899koak); ''Dödsdansen'' (1900, «Herio-dantza»). Bigarren aldian mistizismoaz eta okultismoaz kezkaturik idatzi zuen: ''Ett drömspel'' (1901, «Loa»). Azkeneko aldian Teatro Intimoa izenekoa sorturik, kamera teatroa landu zuen: ''Ovader'' («Ekaitza»), ''Pelikanen'' («Pelikanoa»), ''Spöksonaten'' («Espektroen dantza»), 1907koak denak.

Strindbergen antzerkiak pentsamolde ezberdinen eragina du: Kierkegaard, Nietzsche, sozialismo erromantikoa, ateismoa lehenbizi, mistizismoa gero. Alabaina, edozer gai ukitzen duela, autorearen ni propioaren alderdia nagusi agertzen da beti. Jokaeraren aztertzailea da; subkontzientearen arazoei begira dago beti, gizakien arteko inkomunikazioaren testigantza emanez. Strindbergen obra dramaturgia modernoaren iturrietako bat da. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 32 bilaketa honetara 'Strindberg, August, 1849-1912', Bilaketaren denbora: 0,06s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Strindberg, August, 1849-1912
    Argitaratua 1917
    Leipzig : K. Wolff-Verlag, 1917.
    138 p.
  2. 2
    nork Strindberg, August, 1849-1912
    Argitaratua 1908
    München, Leipzig, G. Müller, 1908.
    xi, 367, [1] p. front. (port.) 21 cm.
  3. 3
    nork Strindberg, August, 1849-1912
    Argitaratua 1905
    Barcelona, Librería de A. López, 1905.
    64 p.
  4. 4
    nork Strindberg, August, 1849-1912
    Argitaratua 1916
    München, G. Müller [c1916]
    390 p.
  5. 5
    nork Strindberg, August, 1849-1912
    Argitaratua 1912
    München, Müller, 1912.
    294 p. illus.
  6. 6
    nork Strindberg, August, 1849-1912
    Argitaratua 1910
    München, G. Müller, 1910.
    300 p. 22 cm.
  7. 7
    nork Strindberg, August, 1849-1912
    Argitaratua 1963
    Firenze, Casini [1963]
    xxxiv, 633 p. music. 20 cm.
  8. 8
    nork Strindberg, August, 1849-1912
    Argitaratua 1914
    München, Müller, 1914.
    426 p. illus.
  9. 9
    nork Strindberg, August, 1849-1912
    Argitaratua 1917
    München, Müller, 1917.
    257 p.
  10. 10
    Leipzig : P. Reclam Jun., [19--]
    118 p.
  11. 11
    nork Strindberg, August, 1849-1912
    Argitaratua 1977
    Stuttgart, Philipp Reclam Jun, [1977]
    64 p.
  12. 12
    nork Strindberg, August, 1849-1912
    Argitaratua 1903
    Leipzig : Seeman, 1903.
    222 p., [1] leaf of plates : ill., port ; 23 cm.
  13. 13
    nork Strindberg, August, 1849-1912
    Argitaratua 1894
    Paris : P. Ollendorff, 1894
    341 p.
  14. 14
    nork Strindberg, August, 1849-1912
    Argitaratua 1908
    München, Leipzig, G. Müller, 1908.
    1 v. front. (port., v. 2) 22 cm.
  15. 15
    nork Strindberg, August, 1849-1912
    Argitaratua 1979
    Stuttgart : Reclam, [1979]
    260 p. ; 15 cm.
  16. 16
    nork Strindberg, August, 1849-1912
    Argitaratua 1951
    Torino, Società editrice torinese, 1951.
    lv, 700 p. illus., music. 24 cm.
  17. 17
    nork Strindberg, August, 1849-1912
    Argitaratua 1926
    Paris : Librairie Stock, Delamain et Boutelleau, 1926
    214 p.
    Beste egile batzuk: ...Strindberg, August, 1849-1912...
  18. 18
    nork Strindberg, August, 1849-1912
    Argitaratua 1921
    Paris : Stock, 1921.
    229 p. ; 19 cm.
    Beste egile batzuk: ...Strindberg, August, 1849-1912...
  19. 19
    nork Strindberg, August, 1849-1912
    Argitaratua 1971
    [Paris, L'Avant-Scène, 1971]
    42 p. illus. 27cm.
    Beste egile batzuk: ...Strindberg, August, 1849-1912...
  20. 20
    nork Strindberg, August, 1849-1912
    Argitaratua 1917
    München, Müller, 1917.
    360 p.

Bilaketa egiteko lanabesak: