Alexis de Tocqueville

Alexis Henri Charles de Clérel, Tocquevilleko bizkontea (Verneuil-sur-Seine, 1805eko uztailaren 29a - Cannes, 1859ko apirilaren 16a) pentsalari, legegile, politikari eta historialari frantziarra izan zen.

Familia monarkiazale batekoa, txikitatik ezagutu zuen Frantziar Iraultzaren ''Izu Iraultzaile'' delakoa. II. urtean (1794) Robespierrek boterea galtzearen ondorioz libratu zen Tocquevilleren ama gillotinatik. Autore ugariren arabera, gertaerok eragin handia izan zuten bere pentsamenduan, iraultzaileetatik urrun mantendu baitzen, ultrakontserbadurismoan erori gabe.

Zuzenbidea ikasi eta 1827an epaile postua eskuratu zuen Versaillesen. 1831n, gobernuaren eskaera bati jarraituz, AEBetara joan zen bertako espetxe sistema aztertzeko. Bertan bi urte igaro eta bere lehenengo obra idatzi zuen: ''Estatu Batuetako espetxe sistemaz eta honen aplikazioaz Frantzian'' (1833). Era berean, AEBetako gizarte zein politika sistemak ere ikertu zituen, horren inguruan ''Amerikako demokrazia'' (1835-1840) idatzi zuen.

Estatu Batuetatik itzultzean, epaile lana utzi eta politika zein lan intelektualari ekin zion. 1838an Zientzia Moral eta Politikoen Akademiako kide bihurtu zen. 1839an bere izen bera duen herriarengatik (Normandian) diputatu aukeratu zuten. 1848ko Iraultzaren eta Luis Napoleonen -Napoleon III.a- estatu kolpearen (1851-1852) aurka azaldu zen. Bigarren errepublikako Kanpo Arazoetako ministro (1848) Biltzar Nazionaleko presidenteorde (1849) izan zen. Bigarren inperioaren etorrerarekin, politika utzi eta lan intelektualean zentratu zen: ''Aitzin Erregimena eta Iraultza'' (1856) bukatu gabeko obra (''Amerikako demokrazia''rekin batera bere obra garrantzitsuena). 1858an, osasun arazoengatik, Cannesen zendu zen.

Bere obra osoak H. G. de Beaumontek bildu zituen, bi tomotan, eta 1860 eta 1865ean argitaratu. Tocquevilleren obra AEBetara eginiko bidaietan oinarritzen da, liberalismoa eta demokraziaren defendatzaile historikotzat jotzen delarik. Horrela, kolektibismoaren aurka azaldu eta bere obra erreferentzia garrantzitsua izango da autore liberalentzat. Era berean, kolonialismoaren teorikoa izan zen, bereziki Aljeriako kasua aztertuz. Estatuaren esku hartzearen gainetik, karitate pribatua hobetsi zuen, kontserbadore estatubatuarrek behin eta berriz aipatzen dutelarik gaur egun. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4 bilaketa honetara 'Tocqueville, Alexis de, 1805-1859', Bilaketaren denbora: 0,06s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Tocqueville, Alexis de, 1805-1859
    Argitaratua 1990
    New York : Vintage Books, 1990.
    2 v. ; 21 cm.
  2. 2
    nork Tocqueville, Alexis de, 1805-1859
    Argitaratua 1835
    London, Saunders and Otley, 1835-40.
    2 v. front. map. 22 cm.
  3. 3
    nork Tocqueville, Alexis de, 1805-1859
    Argitaratua 1899
    New York : Colonial Press, [1899]
    1 online resource (2 volumes) : illustrations, facsimile, plates, portraits.
    LLMC Digital
    Sarrera elektronikoa
  4. 4
    nork Beaumont, Gustave de, 1802-1866
    Argitaratua 1833
    Philadelphia, Carey, Lea & Blanchard, 1833.
    xlvii, 301 p. 23 cm.
    Beste egile batzuk: ...Tocqueville, Alexis de, 1805-1859...

Bilaketa egiteko lanabesak: